Aholkuak

  • Zuhurtziaz jokatu. Zure eta gainerako ibilgailuen artean zentzuzko distantzia utzi. Gogoratu eskuineko erreia seguruagoa izaten dela.
  • Errespeta itzazu seinaleak.
  • Edozein maniobra egin aurretik, adieraz ezazu; mugimendu hori poliki egin eta ziurtatu ikusiko zaituztela.
  • Ikusgarri egoten saiatu beti, funtsezkoa da segurtasunez zirkulatzeko eta istripuak saihesteko. Argi egokiak eta jantzi islatzaileak erabili zure kokalekua adierazteko. Erabili txirrina, beharrezkoa irizten diozunean.
  • Bizikleta beti prest mantendu. Balaztak, gurpilak, kableak, heldulekuak eta bestelakoak egoera onean egotea ezinbestekoa da segurtasuna bermatzeko, lesioak saihesteko eta errendimendua optimizatzeko. Abiatu aurretik, komenigarria da bizikleta ondo aztertzea: gurpilen presio zuzena, ondo zentratuta egotea koadroarekiko, eta ixteko sistemak ondo finkatuta egotea; katea ondo koipeztatuta dagoela egiaztatzea; eta balaztak ondo zentratuta eta zapatak egoera onean egotea.
  • Tunel asko daudenez, komenigarria da argiak eramatea, bai aurrekoak baita atzekoak ere.
FaLang translation system by Faboba