Urolako Mendi Ibilbide Sarea

ibilbideak

Bederatzi PR-ren bidez, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil, Zestoa eta Zumaiako udalerriak elkarlotu ditugu, bide batez ibilbide sare bat osatuaz. Bestalde, ibilbide zirkular bat ere osatu dugu, Izarraitz mendi magalari bira osoa ematen diona alegia, Azkoitia, Zestoa eta Azpeitiko lur eremuetatik doana.

Bi aldetara egin daiteke ibilbidea. Azkoitian Balda Plazatik ateratzen da, eta Zestoan Lili Jauregia-ren ondotik. Izarraitz mendikateko paraje zoragarrietan zehar dihoa ibilbidea.

Bi aldetara egin daiteke ibilbidea. Azpeitian, Loiolako hiribidean Olatz-eko ermita eta komentura hartzen den bidegurutzetik abiatzen da, eta Zestoan berriz lili jauregi ondotik. Ibilbide hau ere, Izarraitzeko mendi magalean zehar doa.

Bi aldetara egin daiteke ibilbidea. Azkoitian Balda Plazatik abiatzen da ibilbidea, eta Izarraitz mendi magalean barna Azpeitiruntz doa. Azpeitian, Olatz-eko ermita ingurutik abiatzen da.

Zestoan, kostadera doan Urola Trenaren trenbide zaharrean du hasera ibilbide honek. Zumaiarako ibilbidean zehar, San Lorentzo ermita bezalako leku zoragarrietatik pasatzen da, eta balore natural haundia duten artadi batzuetatik ere bai.

Santiagoko hondartza iguruan, Zuloagaren etxe aurren du hasera ibilbide honek. Ibilbiidean, erromatar erako zubi bat eta artadiak zeharkatzen dira.

Aizarnazabal-en bertan du hasera ibilbideak, Urola ibaia zeharkatu behar da. Bidezidor ikusgarriak eta Gaztainondo zahar bezain ederrak aurki ditzazkegu ibilbide honetan.

Errezil herriguenetik abiatu daiteke ibilbidea, eta Gipuzkoa barnekaldeko leku politenetako batzuk zeharkatuz, hau da, Aizarnako bailara eta Santa Engraziko ermita, Zestoara iristen da.

Beizamako herritik abiatu daiteke ibilbidea, eta bide zidor eder bezain ibil errexetan zehar Errezileko herriraino iristen da.

Azpeitian Garmendi Gain auzotik (Almacenes Etxeberria paretik) abiatzen da, eta Beizamatik abiat ezgero berriz plazatik.

Ibilbide homologatuak egiteko diseinatutako sare-azpiegitura aprobetxatu eta ibilbide biribilak ere egin daitezke.
FaLang translation system by Faboba