Izarraitz Ibilbideak

Gipuzkoaren erdialdean dagoen kareharrizko mendigune harkaiztsua da Izarraitz. Deba eta Urola ibaien erdian kokatuta dago, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako udalerrietan. Ia 1.600 hektarea ditu, horietatik parterik haundienean 400 metrotik gorako batez besteko altuerarekin. Kontserbazio Bereziko Eremu izendapena duen Izarraitz mendikateak hiru tontor nagusi ditu: Erlo (1026 m.), Kakute (942 m.) eta Xoxote (930 m.). Baso mistoak eta hariztiak badituen arren, pagadiz estalita dago mendigunea. Giza jarduerak eragindako espazio irekiak ere baditu, hala nola, belardiak eta txilardiak.

Natura eta mendia atsegin dutenentzako paraje ezin hobea da, hainbat aukera eskaintzen baititu: tontorretara igoerak, zeharkako ibilaldiak, kirol abentura...

Gainera, bertan den Xoxoteko mendi aterpeak ostatu zerbitzu osoa eskaintzen du eta Izarraitzen egin daitezkeen ekintzetarako abiapuntu aproposa da. Behin aterpera igota Xoxoteko gainaz gain, beste tontorretara igo eta Izarraitzeko guneak ezagutzeko leku estrategikoan kokatzen da.

Nola iritsi:

  • Azkarate gainetik: Gi-3210 Azkarate-Itziar errepidetik.
  • Aittolako aparkalekutik, oinez.
  • Oinez, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako herriguneetatik.
  • Itziartik: GI-3210 errepidea hartu Itziar eta Azkarateko gaina artean.
  • Sasiolatik: Lasturko errepidetik.
  • Mendarotik: Aranarreka bailaratik (Kilimon). Oinez bakarrik.

 

IBILBIDE AUKERA DESBERDINAK IZARRAITZEN


 






FaLang translation system by Faboba