Ibai-Eder urtegia

Urtegiari itzulia (zirkularra).
Luzera: 6,8 kilometro.

Ibai-Ederko urtegia Nuarbe auzoan dago, Azpeitiko eta Beizamako lurretan. Urola Erdia, Behea eta kostaldeko (Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio) 68.000 biztanleen beharrak asetzen ditu, urteko 6.598.000 m³ko kontsumoarekin, hain zuzen. 1991. urtean eraikitako urtegiak Ibai-eder ibaia eta Ibar errekaren emariaz gain, 30 kilometro koadroko azaleran erortzen den ura jasotzen du.

Azpeititik GI-22635 errepidea hartu, Beasainerako norabidean, eta Nuarberaino iritsiko gara. Auzoa ezkerraldean utzita, aurrera jarraitu eta berehala egingo dugu topo inguruko paisaiarekin nahastuta ageri den urtegiarekin.

Urtegiaren inguruko ibilbidea erraza eta laua da, edozeinek egiteko modukoa. Ibilbide zirkularrak 6,8 kilometroko luzera du, 1,7 km. gehiago Nuarbetik pasieran hasiz gero.

Ibilbidean zehar eserlekuak daude. Iturri bat ere badago, Itaun (Ilaun) izenekoa, bide zaharra berriarekin elkartzen den zubiaren goikaldean.

FaLang translation system by Faboba