Izarraitz

Gipuzkoaren erdialdean dagoen kareharrizko mendigune harkaiztsua da Izarraitz. Deba eta Urola ibaien erdian kokatuta dago, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako udalerrietan. Ia 1.600 hektarea ditu, horietatik parterik haundienean 400 metrotik gorako batez besteko altuerarekin. Kontserbazio Bereziko Eremu izendapena duen Izarraitz mendikateak hiru tontor nagusi ditu: Erlo (1026 m.), Kakute (942 m.) eta Xoxote (930 m.). Baso mistoak eta hariztiak badituen arren, pagadiz estalita dago mendigunea. Giza jarduerak eragindako espazio irekiak ere baditu, hala nola, belardiak eta txilardiak.

Irakurri gehiago

Hernio-Gazume

Hernio-Gazume eremua karekizko formazioa da, gailur harritsuz eta lurzoruzko koba karstikoz osatuta dagoena. Kontserbazio Bereziko eremu izendatu dute eta Natura 2000 sarean sartuta dago. Guztira, 2.160 hektarea ditu, Aia, Albiztur, Alkiza, Asteasu, Bidegoian, Errezil, Hernialde, Larraul eta Tolosa udalerrietan banatuta. Fauna eta florako espezie basati askoren babeslekua da eta biodibertsitatearentzako interes berezikoak diren beste hainbat espezie ere hartzen ditu. Goialdeetan belatz handiak eta putre arreak bizi dira, eta mirotz urdinek habia egiten dute bertan. Beherago, baso mistoa eta belardiak daude. Zumarrek, astigarrek, ezkiek, lizarrek eta hurritzek osatzen dute basoa. Gainera, bertako haitzulo eta leize ugarietan saguzar espezie askok dute bizitokia.

Irakurri gehiago

Mendi ibilbideak

Urola ibaiak Azkoitik Zumaiara osatzen duen lur eremua, homologaturiko PR edo ibilbide motz desberdinez lotu dugu, nahiz bisitari nahiz bertako biztanleei bertan dauzkagun txoko eder bezain ezezegaunak erakutsi asmoz, kirola eta turismoa biak batera uztartuaz.

Urolako Mendi Ibilbide Sarea

Geoparkea

Itsasoa eta lurra elkartzen direneko miraria

Gipuzkoa mendebaldeko Geoparkeak itsaslabar ikusgarria hartzen du bere baitan, eta ondare aberatsa eskaintzen du geologiari, paisaiari eta kulturari dagokionez. Zumaiak, Debak eta Mutrikuk osatzen duten gunea Europako Geoparkeen Sareko kide da. Denboraren poderioz metatutako eta itsasoaren eraginez moldatutako altxorra da Euskal Kostaldeko Geoparkea, geruza harritsuetan idatzitako milioika urteko historia kontatzen diguna. Flysch izenarekin ezagutzen den egitura honen geruzen sekuentziak 60 milioi urte inguruko gunea osatzen du. Lurraren historiako gertaera garrantzitsuen aztarna ikus daiteke bertan, horregatik bihurtu da denbora geologikoaren nazioarteko erreferentzia.

Irakurri gehiago

Ibai-Eder urtegia

Urtegiari itzulia (zirkularra).
Luzera: 6,8 kilometro.

Ibai-Ederko urtegia Nuarbe auzoan dago, Azpeitiko eta Beizamako lurretan. Urola Erdia, Behea eta kostaldeko (Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio) 68.000 biztanleen beharrak asetzen ditu, urteko 6.598.000 m³ko kontsumoarekin, hain zuzen. 1991. urtean eraikitako urtegiak Ibai-eder ibaia eta Ibar errekaren emariaz gain, 30 kilometro koadroko azaleran erortzen den ura jasotzen du.

Irakurri gehiago

Termalismoa

Zestoako Bainuetxea

Garai batean Gipuzkoan zeuden bainuetxe ugarietatik Zestoakoa da, 200 urteren ondoren, zutik dirauen bakarra. Kondairak dioenez, 1760. urtean konturatu ziren Zestoako uren balio terapeutikoaz. Donemiliagako markesa Zestoa inguratzen duten zelaietan zebilela, hazteriak jotako bere txakurrek ur beroz betetako putzu batzuetan bainatu eta berehala sendatu omen ziren. Uren dohai hartaz jabetuta, erabilera publikorako izendatu zituzten eta honela sortu zen Zestoako Bainuetxea, 1804an. Jatorrian ur gazia ematen zuten bi iturburu haiek eta horregatik eman zieten "Gezalaga" izena. Gaur egun, jatorrizko bainuetxearen ondoan Hotel Nagusia dago zabalik, 1893an ireki zuten eraikin neoklasiko dotorea. Handik mende batera, 1983ko uholdeen ostean, Zestoako bainuetxea goitik behera zaharberritu zuten, zerbitzuak eta instalazioak hobetu eta hidroterapia teknikarik berrienak jarri zituzten martxan. Egiturak eta gelak erabat berrituta baditu ere, leial eutsi dio mende amaierako eta "Belle epoque" garaiko estiloari.

Irakurri gehiago

Kirol portua

Marina Urola Kirol Portua, Zumaian

Urola ibaiaren bokalean kokatzen den Zumaiako kirol portuak 550 amarratze-leku ditu. Zerbitzu ugari eskaintzen dituen portu hau toki paregabean dago, Flysch-aren aldamenean.

Irakurri gehiago

Urolako Bide Berdearen ibilbidea

Urolako tren zaharraren ibilbidea berreskuratuta.

Urolako Bide Berdeak Azpeitia eta Legazpi lotzen ditu Urola ibaiaren bideari jarraituta. Azpeitiko Garmendipe kirolgunean hasten da ibilbidea eta zuzenean Loiolaraino eramaten gaitu Bide Berdeak. Bertako geltokira iritsitakoan asfaltozko bidea amaitu egiten da eta Loiolako Santutegiaren inguruko lorategian zehar egiten du aurrera. Loiolan geldialdia egitea erabakiz gero, San Ignazioren jaiotetxea den Loiolatarren Dorretxea eraikin ikusgarria eta Basilika ezagutu daitezke.

Irakurri gehiago

Estali gabeko igerilekuak, Azpeitian.

  • 900 metro koadroko igerileku ludikoa
  • 1.500 metro koadroko belarrezko solarium-a
  • Komunak
  • Txosna

Tel.: 943 81 30 69
Egutegia: Ekainaren erdialdetik irailaren erdialdera bitartean daude zabalik.
Ordutegia: egunero 11:00etatik 20:00etara. Igerilekuak ekainaren erdialdetik irailaren erdialdera bitartean daude zabalik
Tarifak: Abonu gabeko sarrerak= 17 urtetik gorakoek, 6,10 euro; 17 urte artekoek, 4,75; langabe eta erretiratuek, 4 euro.

Ugarte Igarango igerilekuak, Azkoitian.

  • Bi igerileku ludiko: handia (1,40 eta 1,80 cm. arteko sakonerarekin) eta txikia (30 cm.)
  • 5.600 metro koadroko belarrezko solarium-a eta 80 metro koadroko solarium-a hamakekin.
  • Komunak
  • Vending makinak

Egutegia: Ekainaren erdialdetik irailaren erdialdera bitartean daude zabalik.
Ordutegia: 10:30etik 20:00etara.
Tarifak: eguneratuta Elkarguneko webgunean

FaLang translation system by Faboba