ETXE SANTUA - LOIOLATARREN DORRETXEA

Loiola Santutegiko multzo arkitektonikoaren baitan ikusgai dago Etxe Santu izeneko museoa. Oñatz eta Loiolatarren Erdi Aroko Dorretxe zaharrean jaio zen Loiolako Iñigo 1491n eta han bihurtu zen Jainkoarengana 1521ean. Etxe hau dugu Loiolako Santutegiaren bihotza eta haren izatearen muina. Etxe ikusgarri honen beheko zatia harrizkoa da, ia erabat itsua eta habe, hutsarterik gabea. Benetako gotorleku bat zen, XIV. mendearen amaiera aldera Iñigoren herenaitonak, Beltran Ibañez Loiolakoak, eraikia.

Goiko zatia, berriz, adreiluan egina da, mudejar itxura garbikoa, leiho ugariz eta ertzetan lau garita handi apaingarrirekin, eta begizta-sare mudejarrez apainduak. Ez da dorre militarra, jauregia baizik. Iñigoren aitonak, Juan Perez Loiolakoak, egin zuen 1460an. Gaur egun jendearentzat irekia dago eta bisitatu daiteke, entzungaien laguntza duten ikustaldien bidez. Entzungai horietan San Ignazioaren bizitzaren berri ematen da eta Oñatz-Loiolatarren eguneroko jarduna nolakoa zen ikus daiteke etxeko geletan harat-honat ibilita. Horien guztien artean Konbertsioko Kapera izenekoa aipatu dezakegu, eraikinaren azken solairuan dagoena, gela horretan gainditu baitzituen Loiolako Iñigok ebaketak eta heriotza arriskua. Sendatzen ari zela Kristoren eta Santuen gaineko hainbat liburu irakurri zituen eta horien bidez, etxeko otoiztegian ikusi zuen bizimoldez aldatu behar zuela eta Jesukristoren bila erromes joan. Hala egin zuen eta, ondorioz, santutasun bideari ekin zion, Loiolako Ignazio Santua bihurtzeko.

Museo Saindua:

Loiolako Santutegiaren gaiekin osatutako museoa iparraldeko hegaleko beheko solairuan bisitatu daiteke.


Ordutegia:

  • Egunero: 10:00 -12:30 eta 15:30-18:15

Sarreren prezioa:

  • Arrunta: 3 €
  • Erretiratuak: 2,50 €
  • 16 urte arteko ikasleak: 2 €
  • Doan: 8 urtetik beherako umeak; jesulagunak eta erlijiosoak.

Errekarte, Garate anaiaren jaiotetxea:

Frantzisko Garate Dohatsua, Juan Pablo II.ak 1985.go urrilaren 6an dohatsu egina, baserri honetan jaio zen 1857an, Loiola basilikatik metro gutxi batzutara.


Ordutegia:

Etxe Santuaren ondoan dagoen Jesuiten Komunitateko Etxeko Harreran eskatu behar da giltza.

 

 

 

Additional Info

Gehiago kategoria honetan: EKAINBERRI »
FaLang translation system by Faboba