BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOA

Euskal Herriko trenbidearen historiatik ibilbide bat egiteko aukera ematen du Burdinbidearen Euskal Museoak, eta baita antzinako lurrun-tren batean bidaiatzeko ere. Azpeitiko geltoki zaharreko eraikin nagusian kokatuta dagoen museoak Europako tren-bildumarik onenetakoa gordetzen du. Lurrun tren-makinak, diesel motordunak nahiz elektrikoak; tren automotorrak, eta askotariko bagoiak ikusteko aukera ematen du.Horrez gain, Euskal Herriko makina-erremintaren esparruko bildumarik aberatsenetakoa ere eskaintzen du, Urolako Trenbidearen lantegi mekaniko zaharraren bidez.


Ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:30era -15:00etatik 18:30era
  • Larunbatak: 10:30etik 14:00etara -16:00etatik 19:30era
  • Igande eta jaiegunak: 10:30etik 14:00etara

Trenak bere ohiko ibilbidea udaberri eta udan egiten du.

Additional Info

FaLang translation system by Faboba