Basozabal Etxea

Azpeitiko eraikin ikusgarrien artean eraikuntza zibil zaharrena da. "Etxe Zahar" izenaz ere ezaguna den eraikina XIV-XV mendeetan eraikitakoa da.


Enparan Jauregia

1320. urteko eraikina da. Enrique IV erregeak etxearen zati bat eraisteko agindu zuen eta 1535. urtean berreraiki zuten. 1750ean hartu zuen gaur egun duen itxura.

Erdoiztako San Isidroren ermita

Gipuzkoan dauden bi ermita zirkularretako bat da Pedro J. Ugartemendiak proiektatutako eraikin neoklasikoa.

Etxabe Jauregia

Armarridun etxe honetan jaio zen Baltasar de Etxabe Orio margolari, legegizon eta idazlea, XVI. mendean.

Floreaga Jauregia

Mudejar estiloko jauregia, 1514an hasi ziren eraikitzen Karlos V. Enperadorearen idazkari eta diruzaina izan zen Pedro Zuazolaren agindupean, familiaren eraikin baten gainean.

Garbitokia

Herriko garbitokia 1842. urtean eraiki zen.

Idiakez Etxea (Etxe Beltz)

Erdi Aroko harresi zaharraren babesean eraikia, historiako hainbat gertakarik belztu dute haren itxura, horregatik ezagutzen da Etxe Beltz bezala.

Insausti Jauregia

Xabier Maria Munibe Peñafloridako konde eta Real Sociedad Bascongada de Amigos del Pais erakundearen sortzaileak eraiki zuen jauregitxo laukizuzen eder hau, 1764an.

Lau Iturri

Errege Bideko zubi zaharraren ondoan kokatutako dago Lau Iturri, herritarrak urez hornitzen zuen iturria. Garbitegia du ondoan, emakumeen elkargunea zen harraska publikoa. 

FaLang translation system by Faboba