Aizarnako parrokia

XVI. mendean eraikitako eliza honetan Gipuzkoako Errenazimendu garaiko aurrealderik bitxienetakoa aurki dezakegu. Anberesko eskolako tailerretan egindako XVI. mendeko triptiko flandestar bat dago bertan.


Altuna Etxea

Etxebizitzak egiteko eraitsi egin zuten arren, lehen zen bezalaxe eraiki da berriro, mudejar estiloko fatxada eta guzti.

Ama Birjinaren Jasokundearen Parrokia

XVI. mendeko parrokia Errenazimentu estilokoa da eta balio handiko artelanak gordetzen ditu, besteak beste, 1898. urteko Cavaillé-Coll organoa.

Andre Maria Jasokundearen Parrokia

Foruen Plazan kokatuta dago Andre Maria Jasokundekoaren parrokia, Lilitarren hilobi kapera barruan duena.

Antxieta Etxea

Juan Antxieta musikariaren aginduz eraiki zen mudejar estiloko eraikin hau, XVI. mendean.

Aritxezarra (Arretxea)

Zestoan harriz eraikitako lehen eraikinetakoa da Arretxea (harrizko etxea). XVI. mendean herria suntsitu zuen sutearen ondoren hasi ziren harrizko eraikinak jasotzen. Harresiz kanpo eraiki zen Arretxea, izan ere,  XVI. mendean hazkunde demografiko nabarmena izan zen Zestoan eta  hirbildu harresituaren barruko etxebizitzak ez ziren nahikoak bizilagun guztiak hartzeko eta errebalak sortu behar izan zituzten. Diamante puntez dekoratutako leiho gotikoak dira etxearen osagai aipagarrienak.

Arritokietako Andra Mariaren eliza

Herriaren gain batean dago bertako zaindaria den Andre Mariari sagaratutako eliza. XVI.mendeko triptiko hispaniar-flandestar aipagarria du erretaulan.

Arroako parrokia

Ermita bat zegoen tokian eraiki zuten XVI. mendean, eta XVIII. mendean eraldatu egin zuten. Nabe bakarra du eta gurutzeriaz estalita dago.

Balda Dorrea

XIII. mendean hasi ziren eraikitzen baina XVI. mendekoa da gaur egun ezagutzen dugun dorretxe errenazentista. Bandoen gerran Ganboatarren guneetako bat izan zen etxea. Bertan bizi izan zen Marina de Licona, San Ignazioren ama.

FaLang translation system by Faboba