Batarrabi

Azkoitia sortu zeneko 675. urteurrenean Oteizak bere arbasoen herriari eskainitako lana da, bere aitaren jaioterria baita Azkoitia.

1999ko ekainaren 23an jarri zuen bertan Nestor Basterretxea artistak. Honako idatzia helarazi zuen Oteizak egun horretan: «Un abrazo a todo mi pueblo, soy del Izarraitz, nieto de Patxi de Kalpartzo, ahí Batarrabi, delante Izarraitz y Balda. Besarkada handi bat, Zorionak euskaraz bizi den herriari».

Balda Plazan kokatuta dago eskultura, Iru-iturri ezagunaren aurrean eta Balda Dorretxearen babesean, Izarraitz mendilerroaren begiradapean. Hemen pizten da, urtero, San Joan bezperako sua eta euskal dantza eta musika emanaldiak ere egin ohi dira.

Additional Info

  • Autorea: Jorge Oteiza (1908-2003)
  • Herria: Azkoitia
FaLang translation system by Faboba