Munoaundiko kastroa, Azkoitia eta Azpeitia artean.

Azkoitia eta Azpeitia arteko Txalintxo mendian dagoen Burdin Aroko herri harresitua erromatarrak lurraldera heldu aurretik eraiki zuten. Leku estrategikoan kokatuta dago, Urola bailararen eremu handi bat menperatzen baita bertatik.

Herrixka honetan 2006. urtetik aurrera indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadi Zientzi Elkarteko Historiaurreko kideek, duela 2.500 bat urte bertako biztanleak nola bizi ziren ezagutzeko. Udaro bisita gidatuak egiten dituzte Azkoititik abiatuta.

Kokapena: Azkoitia eta Azpeitia arteko Txalintxo mendian.

FaLang translation system by Faboba