Ekain kobazuloa, Zestoan.

Zestoa eta Debako lurretan dago Ekaingo haitzuloa. Goi Paleolitoko leize hau ezaguna da batez ere Madeleine aldiko labar-pinturak direla-eta, eta bereziki zaldien irudiengatik. Azpeitiko Antxieta kultur taldeko Rafael Rezabalek eta Andoni Albizurik aurkitu zuten kobazuloa, 1969an, eta J.M. Barandiaranek eta Jesus Altunak egin zituzten indusketa lanak. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen kobak, 2008. urtean, Santimamiñe eta Altxerri haitzuloekin batera.

Gaur egun ezin da haitzuloa bisitatu, horren ordez Ekainberri museoan dagoen erreplika eta pinturen kopiak ikus daitezke.

Kokapena: Zestoako Sastarrain bailaran.

FaLang translation system by Faboba