Ekain kobazuloa, Zestoan.

Zestoa eta Debako lurretan dago Ekaingo haitzuloa. Goi Paleolitoko leize hau ezaguna da batez ere Madeleine aldiko labar-pinturak direla-eta, eta bereziki zaldien irudiengatik. Azpeitiko Antxieta kultur taldeko Rafael Rezabalek eta Andoni Albizurik aurkitu zuten kobazuloa, 1969an, eta J.M. Barandiaranek eta Jesus Altunak egin zituzten indusketa lanak. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen kobak, 2008. urtean, Santimamiñe eta Altxerri haitzuloekin batera.

Irakurri gehiago

Irikaitz aztarnategia, Zestoan.

Paleolito garaiko aire zabaleko aztarnategi hau Zestoako bainuetxearen eta futbol zelaiaren artean dago, Urola ibaiaren ezkerraldean. Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen 2001ean. Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek 25.000 urteko zintzilikario bat aurkitu zuen bertan.

Kokapena: Zestoako bainuetxearen eta futbol zelaiaren artean.

Marikutx megalitotegia, Azkoitian.

Elosua-Plazentziako estazio megalitikoaren parte da Azkoitiko Marikutx, Neolito garaiko megalitotegia. Estazio megalitiko honen historiaurreko ondarea Bergara, Azkoitia, Antzuola, Elgoibar eta Soraluzeko udalerrietan sakabanatuta dauden 16 monumentuk osatzen dute gaur egun (10 tumuluk eta 6 trikuharrik). Monumentu horietako gehienak J.M. Barandiaranek aurkitu zituen, 1920tik 1921era bitartean, eta berak induskatu zituen, T. Aranzadiren eta E. Egurenen laguntzatz, 1921etik 1922ra. Zoritxarrez, monumentu horietako gehienak espoliatu egin zituzten, lehenengo ikerketak egiten hasi aurretik.

Irakurri gehiago
FaLang translation system by Faboba