Jorge Oteiza Frontoiak, Azkoitian.

Abangoardiako arkitektura-multzo paregabea osatzen dute Jorge Oteiza Frontoiek. Azkoitiak, artista unibertsalaren adopzio-herriak, artistaren ideiak eta herriko tradizio pilotazalea bateratuz sortu zuen gunea. Oteizak berak pentsatutako artelana da, eta Carlos Ceballos arkitektoak eta Antton Mendizabal eskultoreak diseinatutakoa.

Irakurri gehiago

Bakardadearen Kapera, Azpeitian.

Soledadeko kapera Nicolas Saez de Elolaren erabakiz eraiki zen. Nicolas bera Pizarron laguntzaile izana zen Peruko konkistan. Bere kapitainetako bat, hain zuzen ere.

1553. urtean egindako testamentuan erabakitakoa jarraituz, obrak nork egin erabaki zen, enkante publikoa eginez. Domingo de Rezabal izan zen aukeratua, erretaulak margotzea Andres de Olabarrietaren esku utzi zelarik.

Irakurri gehiago

San Pedro parrokia, Zumaian.

XIII. mendeko eliza gotikoa da, oso eraikin sendoa, gotorleku itxurakoa. Alde zaharraren ipar-ekialdean dago, eta alderdirik nabarmenena kanpoaldearen eta barnealdearen arteko kontrastea da. Izan ere, kanpoaldea oso soila da, babeserako izaera eta bolumena nagusitzen zaizkio apaindurari. Barrualdean, berriz, Euskal Herriko nabe bakarreko gune gotiko ederrenetakoa du parrokiak.

Irakurri gehiago

Cavaillé-Coll organoa, Azkoitian.

Gipuzkoako Cavaillé-Coll organoen artean garrantzitsuenetako bat da. Azkoitiko parrokiak 1898. urtean erosi zuena. Organo erromantiko-sinfonikoaren eredua da eta mundu osoan oso ezaguna izatera iritsi da. Aristide Cavaillé-Coll organugileak eraikitako azken instrumentu handia da, organo hori inauguratu eta hilabete beranduago Charles Mutinik erosi baitzuen Cavaillé-Coll etxea.

Irakurri gehiago
FaLang translation system by Faboba