5 geltoki historian
5 Geltoki Historian 2017, familian burutzeko plan zoragarria, museotan deskontuak, jolasak eta zozketa bikain bat Urola bailaraz familia osoak goza ezazuen.
Urola gustagarri
Urola Gustagarri-ri buruzko informazio guztia gure bloggean, azpiko banner-ean klik eginda.Gustagarri Edizioak, ebentoak, errezetak, bideoak, berriak eta gehiago.
Urolako Bide Berdearen ibilbidea
Urolako tren zaharraren ibilbidea berreskuratuta.
Urolako Bide Berdeak Azpeitia eta Legazpi lotzen ditu Urola ibaiaren bideari jarraituta. Azpeitiko Garmendipe kirolgunean hasten da ibilbidea eta zuzenean Loiolaraino eramaten gaitu Bide Berdeak. Bertako geltokira iritsitakoan asfaltozko bidea amaitu egiten da eta Loiolako Santutegiaren inguruko lorategian zehar egiten du aurrera. Loiolan geldialdia egitea erabakiz gero, San Ignazioren jaiotetxea den Loiolatarren Dorretxea eraikin ikusgarria eta Basilika ezagutu daitezke.
Touring Urola
Errepide paisajistikoak eta xarma duten herrixkak.
Lurralde bat eta bertako zoko ederrenak ezagutzeko modu onenetarikoa da inongo presarik gabe autoz lasai lasai ibilbide bat egitea, gogoa ematen duen lekuan gelditu, bertako begiratoki zoragarrietako paisaiaz gozatu, eta nola ez, herrietako eskaintza gastronomikoaz eta bertako jendearen abegikortasunaz baliatzea.