Urola Bailara

Gipuzkoako erdialdean dago Urola Erdia eskualdea, Euskal Herrian, hegoaldeko hiru euskal hiriburuen erdibidean (Donostia, 50 km; Bilbo, 65 km; Gasteiz, 70 km). Urola ibaiak eskualdea zeharkatzen du itsarorako bidean, Zumaiaraino. Sei udalerrik osatzen dute eskualdea: Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil eta Zestoa. Gaur egun ia 30.000 biztanle biltzen ditu, eta Azpeitia du herri nagusia.

Landa eremuko herriak industria eta zerbitzuen gune inportanteak diren herriekin tartekatzen dira lurralde honetan. Edertasun handiko herriak izateaz gain, natur ingurune ikusgarrietaz gozatzeko aukera ematen du eskualdeak. Ondare historiko-monumental aberatsa, eta euskara eta euskal kultura ezagutzeko toki aproposak ere baditu Urola Erdiak.


Ikusi mapa handiagoan

 

Ikusi Herriak eta Auzoak

Jaitsi eskuorria: Urolako Mapa Turistikoa pdf

FaLang translation system by Faboba