Aizarnazabal

Landa eremuko herri izatetik industrigune indartsua izatera igaro da Aizarnazabal. Hala ere, paraje ikusgarriaz inguratuta dago eta bere izaerari eutsi dio mendeetan zehar. Kultur ondareari dagokionez zubiak aipatu behar dira, batez ere Zubi Zaharra, Gipuzkoan sei arku dituen bakarra. Gainera, garrantzi historiko handia du, aspaldian Zestoa eta Aizarnazabaleko hainbat baserriren arteko bidea izan zelako. San Migel eliza, Etxabe Jauregia eta Etxabe Goikoa baserria ere bisita merezi duten eraikinak dira.

Irakurri gehiago

Azpeitia

Izarraitz mendigunearen magalean dago Azpeitia. 14.000tik gora biztanle ditu eta Gipuzkoako udalerririk handienetako da, hedadurari dagokionez (69,4 km. koadro). Gaztelako Fernando IV.ak sortu zuen herria 1310. urtean, Garmendia de Iraurgi izenarekin. Loiolako Santutegiak oso ezagun egin du Azpeitia. Loiolako Ignazio Deunaren jaiotetxeak milaka bisitari erakartzen ditu urtero Loiola auzora.

Irakurri gehiago

Beizama

Eskualdeko udalerririk altuena da Beizama, 485 metrora baitago. Basoz eta mendiz inguratuta bizi dira bertako 175 herritarrak. Beasain, Albistur, Bidegoian, Errezil eta Azpeitia ditu herri-mugakideak. Beizamako auzorik garrantzitsuena Nuarbe da, Gipuzkoako erdigune geografikoa omen dena.

Irakurri gehiago

Errezil

Hernio (1.075 m.) mendiaren babesean kokatzen da Errezil, harriz egindako etxe multzoak duen herriguneaz eta inguru paregabeez osatutako udalerria. 600 biztanle inguru bizi dira Arzallus, Erdoizta, Ezama, Ibarbia, Letea eta Argisain auzoetan barreiatuta. Herriari lehendabiziko aipamena 1027. urtean egindakoa da.

Irakurri gehiago

Zestoa

Izarraitz mendilerroaren magalean dago Zestoa, Azpeitiatik eta Zumaiatik kilometro gutxira. Ur termaletan tradizio handiko herria da, bertako bainuetxea 1804an ireki zutenetik. Zestoako Hotel-Bainuetxea Gipuzkoako turismoaren aitzindaria izan zen. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen bainuetxe bakarra da.

Irakurri gehiago

Zumaia

Urola eta Narrondo ibaiek bat egiten duten badian dago Zumaia, 10.000 biztanle inguru dituen herria. Historiaz betetako Alde Zahar dotorean eraikin interesgarriak ikus daitezke, hala nola, San Pedro parrokia, Zumaia eta Ubillos jauregiak, eta Olazabal eta Goikotorre etxeak. Hainbat auzo ditu Zumaiak, Artadiko San Migel eta Oikia dira garrantzitsuenak.

Irakurri gehiago
FaLang translation system by Faboba