Zestoa

Izarraitz mendilerroaren magalean dago Zestoa, Azpeitiatik eta Zumaiatik kilometro gutxira. Ur termaletan tradizio handiko herria da, bertako bainuetxea 1804an ireki zutenetik. Zestoako Hotel-Bainuetxea Gipuzkoako turismoaren aitzindaria izan zen. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen bainuetxe bakarra da.

Zestoako erdigunean nabarmentzekoak dira Portalekoa, Lizenziadokua eta Arretxe etxeak. Inguruetan, berriz, Zubiaurre zubia igarota, XVI. mendeko Lili jauregi gotikoa bisitatzea merezi du. Hemendik gertu bi aztarnategi arkeologiko garrantzitsu daude: Idiakaitz (Irikaitz) eta Ekaingo kobazuloa. Haitzuloa itxita dago baina kobazuloaren erreplika ikusgai dago, Ekainberri museoan.

Irailaren hasieran ospatzen dira Zestoako herriko jai nagusiak, "Amabirjinak". Maiatzean, Gurutze Santuaren festak izaten dira, danborrada eta guzti. Abenduaren 26an, berriz, Soro Peri bezala ezagunagoa den San Esteban azoka antolatzen dute.

www.zestoa.net

FaLang translation system by Faboba