Errezil

Hernio (1.075 m.) mendiaren babesean kokatzen da Errezil, harriz egindako etxe multzoak duen herriguneaz eta inguru paregabeez osatutako udalerria. 600 biztanle inguru bizi dira Arzallus, Erdoizta, Ezama, Ibarbia, Letea eta Argisain auzoetan barreiatuta. Herriari lehendabiziko aipamena 1027. urtean egindakoa da.

Tradizioz landa eremuko jardueran aritzen dira bertako biztanleak eta produktu aipagarriena Errezil sagarra da. Abenduan ospatzen dute Errezil Sagarraren Eguna.

San Martin jaiak (azaroan) eta Hernion iraileko igandeetan egiten diren erromeria famatuak dira urteko festarik entzutetsuenak.

www.errezil.net

FaLang translation system by Faboba