Beizama

Eskualdeko udalerririk altuena da Beizama, 485 metrora baitago. Basoz eta mendiz inguratuta bizi dira bertako 175 herritarrak. Beasain, Albistur, Bidegoian, Errezil eta Azpeitia ditu herri-mugakideak. Beizamako auzorik garrantzitsuena Nuarbe da, Gipuzkoako erdigune geografikoa omen dena.

Ondare kultural eta historikoari dagokionez, San Lorentzo eta Soledadeko Andra Mariaren baselizak nabarmentzen dira. Baita herrigunean dauden udaletxea eta San Pedro parrokia. Gainera, errotak, hare-harrobiak eta ikaztegien arrastoak aurki daitezke inguruko mendietan.

San Pedro zaindariaren omenezko jaiak ospatzen dituzte ekainaren amaieran.

www.beizama.net

FaLang translation system by Faboba