Azpeitia

Izarraitz mendigunearen magalean dago Azpeitia. 14.000tik gora biztanle ditu eta Gipuzkoako udalerririk handienetako da, hedadurari dagokionez (69,4 km. koadro). Gaztelako Fernando IV.ak sortu zuen herria 1310. urtean, Garmendia de Iraurgi izenarekin. Loiolako Santutegiak oso ezagun egin du Azpeitia. Loiolako Ignazio Deunaren jaiotetxeak milaka bisitari erakartzen ditu urtero Loiola auzora.

Azpeitiak beste zazpi auzo ditu: Izarraitz, Aratzerreka, Eizagirre, Elosiaga, Loiola, Odria, Oñatz, Urrestilla eta Nuarbe.

Azpeitiko punturik altuena Erlo mendia da, 1.026 metroko altuera du. Azkoitia, Deba, Zestoa, Errezil, Bidania, Beasain, Ezkio-Itxaso eta Zumarragarekin egiten du muga.

Loiolako multzoaz gain, hamaika monumentu azpimarratu behar dira Azpeitian. Hala nola, Soreasuko Sebastian Deunaren parrokia eta bertako Bakardadearen Kapera, Enparan dorretxea, Madalenako ermita eta ospitalea, Antxieta jauregia eta Garbilekua, besteak beste.

Urteko festarik nagusienak San Ignazioren omenezkoak dira, uztailaren bukaeran ospatzen direnak. San Sebastian (urtarrilak 20) eta inauteri jaiek ere giro bikainaz gozatzeko aukera ematen dute.

Jaitsi eskuorria: Azkoitia-Azpeitia pdf

www.azpeitia.net

FaLang translation system by Faboba