Azkoitia

Monumentu multzo garrantzitsua du udalerriak bere hirigune historikoan, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuena 2005ean. Besteak beste, Insausti jauregia, Floreaga jauregia, Idiakez edo Etxe Beltza, Balda dorretxea, eta Jasokundearen parrokia osatzen dute multzoa. Aristide Cavaillé-Coll handiak egin zuen azken organo erromantikoa (1898) parrokian ikus daiteke.

Herrigunetik kanpo dauden auzo garrantzitsuenak honakoak dira: Aizpurutxo, Elosua, Madariaga, eta Martirieta.

Abangoardiako arkitektura-multzo paregabea osatzen duten Jorge Oteiza Frontoiek artistaren lana eta herriko tradizio pilotazalea bateratzen dute. Euskal Herriko zazpi lurralde historikoen eta pilotan jokatzeko moduen sinbolo bihurtu dira pilotalekuak.

Azkoitiko urteko festa nagusiak abuztuan eta azaroan ospatzen dira, Andre Mariaren jaiak eta San Andres jaiak, hurrenez hurren.

Jaitsi eskuorria: Azkoitia-Azpeitia pdf

www.azkoitia.net

FaLang translation system by Faboba