Aizarnazabal

Landa eremuko herri izatetik industrigune indartsua izatera igaro da Aizarnazabal. Hala ere, paraje ikusgarriaz inguratuta dago eta bere izaerari eutsi dio mendeetan zehar. Kultur ondareari dagokionez zubiak aipatu behar dira, batez ere Zubi Zaharra, Gipuzkoan sei arku dituen bakarra. Gainera, garrantzi historiko handia du, aspaldian Zestoa eta Aizarnazabaleko hainbat baserriren arteko bidea izan zelako. San Migel eliza, Etxabe Jauregia eta Etxabe Goikoa baserria ere bisita merezi duten eraikinak dira.

Irailaren amaieran ospatzen dira herriko festa nagusiak, San Migel egunaren harira (irailaren 29an).

www.aizarnazabal.net

FaLang translation system by Faboba