Osteguna, 13 Apirila 2017 08:34

Barnera bidaia Loiolako Inazioren Etxe Santuan

"Inazio gure patroi handia

Jesusen konpainia

fundatu eta dezu armatu
…”

 

camino santiago basilica loyola

 

Kanta hau buruan neukala jaiki naiz gaur goizean. Ez galdetu zergatik. Burmuinaren misterioak ezagutzen dituenik… baina buruak agintzen omen du gorputzean eta egun hauek libre nituela eta, kasu egin diot kantari eta Loiolako San Inazioren bizitza pixka bat gehiago ezagutzeko asmoz, Loiolara joan naiz. 

 

cupula basilica loyola camino ignaciano

 

 

Basilikaren handitasunak txunditurik utzi nau. Vatikanoan zaudela dirudi. Egia esan, txunditzeko egina dagoela ematen du eta euskaldunak nolakoak garen jakinda, seguruenik ez zen handiagoa egin San Pedroko Basilika baino handiagoa egitea debekatuta zegoelako. Itxuraz, erromatar diseinuko eraikin bakarra da Euskal Herrian

 

 

 

loiola parkea

 

 

Baina ez euskaldunak Asterix eta Obelix bezalakoak garelako (batzuetan hori ematen badu ere), arkitektoa italiarra zelako baizik. Agian Obelix bera ere bertan ibilia izango da, Izarraitzeko harriekin egina baitago monumentua eta harrien joan-etorria egiteko, beharko zuten Obelix edo Iñaki Perurenaren bat. Eta parean dauden jardinak? Paradisuak horrelako zerbait izan behar du, sinplea bezain ederra!!

 

 

Nire lilura puntutik irtetzea lortu bezain pronto, Arrupe Hotelean hartu dut ostatu. Ez dakit zergatik, baina egunak nekatuta utziko nauenaren sentsazioa daukat. Uranga kafetegian indarrak hartzeko patata tortila pintxoa eta kafesnea hartuta, nire benetako nahia ezagutzera jo dut: Loiolako Inazioren bizitza gehiago ezagutzera, eta horretarako zer hobe bere etxea ezagutzea baino?

 

oficina de informacion turistica de loyola

 

Informazio bulegoko Oihana eta Maixak erakutsi didate bidea. Eta Etxe Santura iritsi naizenerako, dozena bat koreano eta Txiletik etorrita bikote pare bat aurkitu ditut bertan. Ainhoa bisita audio gidarekin egitea gomendatu dit eta asmatu egin du. Behin aurreneko atea pasata, bozgorailuetatik Inazioren bizitza kontatzen zaituzten bitartean, beste mundu batera sartuko zarela irudituko zaizu eta. 600 urte atzera egingo duzu bat batean.

 

 

 

 

etxe santua loiola

 

Eraikuntzaren estrukturak deitu dit atentzioa lehenbizi. Egia esan ez nekien, Euskal Herrian edo Andaluzian nengoen. Gerrarako dorre batean, arkitektura mudejarreko pisu bat aurkituko baituzu, adreiluz egina eta leiho handi batzuekin. Inazioren aitona zenak, eduki zituen esklabu moroek eraikitakoa omen da. 

 

Izan ere, bozgorailuetatik jakin izan dut Loiolako Inazio ez dela munduko euskaldunik ezagunena bakarrik, gure herriaren historian familia oso garrantzitsuko partaide izan zela ere ezagutu dut. Oñaztarra izaki, bere jaiolekuan sartuta, austeritatea da nagusi. Gudarako prest zegoen familia baten hazia, soldadu izan zen bere gaztaroan, Iruñan kainoi bola batek heri utzi zuen arte. 

 

 

 

loyola casa santa

 diaporama loiola museomuseo casa santa san ignacio de loyola

 

 

 

 

 

museo san ignacio casa santa

capilla de la conversion reliquiario casa santa loyola

 

2 metroko lau pareta hauen artean sendatu zen, baina prozesu horretan lehendabiziko pisuko sukaldean eginiko jakiak bezainbesteko garrantzi eduki zuten bere arrebak utzitako Kristoren eta Santuen bizitzen liburuek. Baita, Etxe Santuko Kapilak ere, bertan bere barrura bidaia egin baitzuen Inaziok Ama Birjinaren agerpena eduki arte.

Soldadu izatetik Jaungoikoaren alde bizitza ematera pasa zen orduan, Jesusen Konpainia sortuz.

 

archivo san ignacio de loyola

 artxibo camino ignaciano

 

Liburutegian Olatzen eskutik ikusi eta ukitu ahal izan genituen Inaziok bere barne bidaia nola egin zuen erakusten duten hitzak. Guztiak daude “Ejercicios Espirituales” izeneko liburuan argitaratuta eta orain dela 4 eta 5 mendeko liburuak dituzte!! 

loiola basilica cupula

 loiola basilika inaziotar bidea

 

 

 

 casa santa ignacio de loyola

 

Baina, Loiolak gordetzen duen sekretu handienetako bat, atzeko parke eta jardinak dira. 300 jesuita eta ikaslek erabili ohi zuten bere garaian espiritualtasuna berreskuratzeko paseoak eman eta ortu gisa. 1982an baina, Juan Pablo II.aren bisitarekin eraldatu eta jardin bihurtu zuten.

Batek jakin, Frantzizko Aita Santuak agian ezagutuko ditu paraje hauek, bera baita lehen aita santu jesuita. Edo agian, laster ikusiko dugu bertatik pasiatzen, bere garaian, besteentzako laguntza nola eman San Inaziok egin izan zuen modura.

 

 

jardines loyola

 

 

Besteentzako idaztea besteei laguntza emateko modu bezala ikusiko dute batzuk. Ez dut uste modu horretara San Inazioren altuerara inoiz iritsiko naizenik, baina gaur egindako bisitak barruak ukitu dizkit. Barrenera bidaia baten antzekoa izan da. Leher eginda nago eta banoa Arrupe Hoteleko ohe goxora lotara.

 

 

inaki sare loiolan

Esker mila Urola Turismo Bulegoan zeuden Oihana eta Maixari, beraien arreta ezin hobeagatik. Beti ere esku bat botatzeko prest eskualdean zerbait gehiago ikusi edo egin nahi izanez gero. 

Baita ere, Santutegiko Informazio Bulegoko Ainhoari, esperientzia honetarako beharrezkoak nituen baliabide guztiak eskeini zizkidalako. Eta nola ez Olatzi, basilika eta liburutegiko altxorrak erakutsi zizkidalako.

 

Iñaki Sare.

 

FaLang translation system by Faboba