Osteguna, 23 Martxoa 2017 12:00

Denborarekin jolasean Burdinbidearen Euskal Museoan

Sekula ez dut jostailuzko trenik eduki. Sukaldeak nahiago izan ditut, makarroiak, oilaskoa laban, edota arraia Orio erara prestatzen nuela imajinatuz jokatzen nuen nik txikitan. Hala ere, Harry Potterren film batean Hogwarts akademiara trenean nola joaten ziren ikusi nuenetik, nolabaiteko obsesio bihurtu ziren lurrun makinak nire barrenean. Joakin laguna asper-asper eginda utzi izan dut, “Naysmith & Wilson”, CAF, Erreboluzio Industriala… ideia bat bestearen atzetik botata burutik kea irteten zitzaiola ikusi arte.

Buru berotze hori areagotu egin zen Zumarraga eta Zumaia, Gipuzkoako bihotza eta kosta, lotu zituen Urolako trena Espainiako lehen tren elektrikoa izan zela deskubritu nuenean. “Hi Joakin, ba al hekien 1926ko otsailaren 22an, estreinatu zutela Urolako trena Euskadin egin zen azken ferrokarril handia izan zela?”  Eta Joakinek, arnasa ondo hartuta: “hi historialari sasijakintsu hori. Jakintzak Urolako trenaren inguruan ikasi beharreko guztia Azpeitiko Burnibidearen Euskal Museoan aurkituko duala”.      

 


 

 

Bidea hartu nuenerako banekien Azpeitian, edo Azpeitin beraiek esaten duten bezala, Urola Trenaren geltoki zentrala egon zela. Ramon Cortazarrek diseinaturikerlojuek txikiyeo euskal arkitekturako eraikineko ateak pasa bezain laster konturatzen zara, garai batean garrantzizkoa  izan zen leku batera sartzen zabiltzala. Mirenek eta Leirek, irribarre batekin hartuko zaituzte eta bisita gidatua euren eskutik egiteko aukera edukiko duzu.

 

 


  

 

Miren alboan nuela, bisita beste gustu batekin hasi nuen. Makinista, tren estazioko arduradunaren eta beste hainbat langileren uniforme ezberdinez osatutako solairu oso bat, eta aspaldiko erloju desberdinez betetako beste solairu bat erakutsi zizkidan.

  

hau deskripzioaren prueba bat da

 


Ez nuen Hogwarts-erako bidea aurkitu “kotxeretara” gindoazela, baina denboran aurrera eta atzera modu magikoan jolasean ibiltzeko aukera izan nuen, bagoi artean gora eta behera ibiliz. Baporezko trenean bainuetxera doan “señoritoa” zarela uste izango duzu; “Deva” izen haundiz duen bankuan eserita, Oportoko kaleetan irudikatuko duzu zure burua tranbia elektrikoei begira. Eta horrela beste 70 tren ezberdinekin. Mantenu tailerretara pasa eta 90 urte atzera egingo duzu eta bertan lanean zeuden 20 langileetako bat zinela irudikatu.

 

 


 

Museo vasco del ferrocarril

 

 

Txunditurik, aspertzeko momenturik gabe, alboan dagoen azpi zentraleko eraikinarenateak ireki zizkidan Mirenek. Neurri eta material guztietako plaka desberdin, jostailu edota urteetan zehar modu boluntarioan jendeak museoari eskainitako hainbat dokumentu aurkitu nituen. Urola zaharrarekiko jakinmina are handiagoa egin zitzaidan eta Mirenek Juanjo Olaizolaren bulegora lagundu zidan. Gustuko daukat dakitenengandik ikastea eta Juanjo ezagutzea plazer bat izan zen. Pertsona benetan aktiboa, laguntzeko prest momentu oro. Pentsa, nirekin zegoen bitartean atze aldean duten liburutegiko dokumentu batzuk eskaneatzen ibili zen, korreo elektronikoz jasotako eskaera bati erantzunez.


 

Ez dakit jakitunago irten nintzen bertatik edo ez, baina gure historiako pasarte gehiago ezagututa bai behintzat. Merezi du, kontutan hartuta gainera 400 kilometroko perimetroan ez dugula horrelako esperientziarik aurkituko.

 

 

Pena bakarrarekin joan nintzen Azpeititik. Ke zuri-beltzezko gandordun lurrunezko trenak tiraka, konbustio usain artean, dotore eraberritutako “Aritza” edo “Pagoa” bagoietan, Izarraitzeko mendigunearen babespean eta Urola ibai ertzean egiten den ibilalditxoa ezin egin izana. Horretarako Apirilaren 13etik aurrera bueltatu beharko dut bertara, eta bueltatuko naiz.

 

 

 

 

Esker mila Andrés Basagoitiari irudi hauengatik eta Juanjo, Leire eta Mireni eskeini zidaten arreta bereziagatik.

 

Ordutegiak edo prezioak kontsultatzeko hemen duzue esteka Burdinbidearen Euskal Museoa.

Eta egunari probetxu ateraz beste hainbat gauza egin nahi izanez gero, ikusi Urola eskualdeko Informazio Turistikoa 

 

Iñaki Sare.

 

 

FaLang translation system by Faboba