Touring Urola

Errepide paisajistikoak eta xarma duten herrixkak.

Lurralde bat eta bertako zoko ederrenak ezagutzeko modu onenetarikoa da inongo presarik gabe autoz lasai lasai ibilbide bat egitea, gogoa ematen duen lekuan gelditu, bertako begiratoki zoragarrietako paisaiaz gozatu, eta nola ez, herrietako eskaintza gastronomikoaz eta bertako jendearen abegikortasunaz baliatzea.

Ibilbide honetako jomuga esanguratsuak: Beizama, Gipuzkoako balkoia (Errezil), Errezil herria, Etumetako gaina, Santa Engraziko ermita, Aizarna, Aizarnazabal, Zumaia.


Ikusi Touring Urola ibilbidea mapa handiago batean.

Bidaiatzeko aholkuak

Ongi aztertu erabili ditzakezun garraio motak. Egin nahi duzun ibilbidean garraio publikorik ez badago eta autoa hartu behar baduzu, kontuan izan honako aholkuak:

  • Autoa konpartitu.
  • Bidaia aurrez planifikatu, beharrezkoak ez diren itzulinguruak saihestuko dituzu.
  • Gidatzeko modu oldarkorra sahiestu. Errespeta itzazu abiadura-mugak, horrela gehiago aurreztuko duzu.
  • Mantendu abiadura ahal bezain berdintsu. Ez bulkadaka ibili, etengabe azeleratuz eta geldituz.
  • Ez autoa behartu. Ahalik eta martxarik luzeenean joan, erreboluzio gutxitan gidatuz. Zure ibilgailua diesel baldin bada saiatu 1.500 eta 2.000 erreboluzio artean gidatzen eta gasolinakoa baldin bada, 2.000 eta 2.500 artean.
  • Itzali zure autoaren motorra 2 minutu baino gehiago geldi egon behar baduzu.
  • Ez autoa gainkargatu.
  • Ahal denean, leihatilak itxita eraman. Itzalean aparkatu eta aire-girogailua ez gehiegi erabili.
  • Berrikusarazi autoa aldian behin: pneumatikoen presioa doitu, olio-mailak egiaztatu eta aire eta olio-iragazkiak aldatu.

 

FaLang translation system by Faboba