Sastarrain

SASTARRAIN Baserri Eskola eta Aterpea Zestoako Sastarrain bailaran kokatuta dago, Ekaingo aztarnategiaren ondoan. Egonaldiez gain, hainbat kirol, kultur eta heziketa ekimen egin daitezke bertan.

    • Ingurugiro heziketa:
    • Natura proiektua: Programa honek ekologia eta naturaren babesaren errronkak aztertzen ditu. Lanaren ardatzak ingurunean egindako ibilbideak dira, laborategi lanekin osatuta.
    • Baserri proiektua: Euskal nekazal arloko tradiziozko bizimodura gerturatzeko programa honetan baserriko ohiko bizimodu eta jardunetan oinarritutako ekintzak burutzen dira.
  • Kirola eta abentura: Begirale eta ekipo espezializatuekin antolatutako eskaintza zabala eskaintzen da abentura kirol zaleentzat, adinaren eta trebezia mailaren arabera banatuta: piraguismoa, eskalada, espeleologia, parapente, ekitazioa, trekking, tirolina, mountain-bike...
  • Ekain: 'Arkeologi indusketa' , 'Historiaurreko marrazkiak', 'Armak eta Sua' eta 'Ohiko bizitza' lantegiak.

Ikus Sastarrain Aterpea

FaLang translation system by Faboba