5 geltoki historian

5G-2018-20181-jng

5 Geltoki Historian 2018, familian burutzeko plan zoragarria, museotan deskontuak, jolasak eta zozketa bikain bat Urola bailaraz familia osoak goza ezazuen.

 Info gehiago hemen (PDF)

 

 

 

 

 

 

Kilometro gutxi dituen bailara honetan milioika urteko abentura bat bizitzera zoaz. Dinosauruak, lehen gizakia, santuak, trenka, jauregiak… denetariko izango duzu bidai zoragarri batean! Euskal Herriko ezaugarriak bete-betean ezagutzeko aukera duzu hemen. Historian bost geltoki egingo dituzu Urolan dituzun bost zentro desberdinetan: Algorri Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio zentroa, Zestoako Ekainberri eta Lili jauregia eta Azpeitiako Burdinbidearen Euskal Museoa eta Loiolako Santutegia.

Eskualdeko historia bost altxorretan laburtuta. Naturaz, historiaz eta kulturaz gozatzeko bidaia paregabean bost geldialdi egiteko aukera du bisitariak.

Deskargatu PDF eskuorria 

Lortu zure doako sarrera!

Ba aldakizu eskuorri honekin 12 urtetik beherakoek lau leku doan bisitatzeko aukera duzuela? Bai noski!

Eskuorri hau ematen dizuten lehendabiziko museoan, lehendabiziko seilu bat izango duzu. Hau lortuta, ordutik aurrera, beste guztiak doan bisitatu ahal izango dituzu. Beraz, etzazu aukera hau galdu eta leku bakoitzean proposatzen dizugun ariketa egitearekin batera, eskatu seilu bat jartzea. Bilduma osoa lortzeko erronka duzu hemen! 

Edozein iradokizun, gertakari, kexa edo kontsulta egiteko idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora.

FaLang translation system by Faboba