Gure baserriak

Euskal Herriaren historia eta euskaldunon izaera ezin dira ulertu baserririk gabe. Baserriak ezinbesteko funtzioa bete izan du euskal gizartearen bilakaeran historian zehar gaur egun arte.

Gure eskualdeko hainbat baserri bisitatzeko aukera eskaini nahi dizugu, bertakoen abegikortasunaz aprobetxatu beren etxea ezagutzeko, nola lan egiten duten ikusi, zer ekoizten duten, eta nola ez, ekoizten duten produktu izarra erosteko aukera ere hor izango duzu: Idiazabal gazta.

Ingurune natural paregabean gainera!

Berastegi Baserria

Izarraitz Auzoa, Azpeitia.
Tel. 943 814 653 - www.xoxote.com

 

Beizamako baserriak

Tel. 630 181 994 
Ordutegia: igande goizak (11:30-12:30, bisita, paseoa edo tailerra; 12:30-13:00, hamaiketakoa aterpean bertako produktuekin).
Prezioa: 10 euro (4 urtetik gorakoek).
Erreserbak: bezperako 13:00ak arte.
Hizkuntzak: euskera eta gaztelania.
Adin guztietako familia eta lagun taldeei zuzendua.

  • Aitzalde baserria: baserri dibertsifikatua.
  • Leunda Ustiategia: Limousine arrazako behiak.
  • Leundaberri baserria: okindegi eta nekazaraitza ekologikoa.
  • Arreta baserria: ardi gazta.
  • Urkizahar baserria: txakolin ekologikoa.

Jaitsi eskuorria: Beizamako familia planak pdf

FaLang translation system by Faboba