Baserritarrei eta bestelako ekoizleei zuzenean beraien produktuak erosteko aukera paregabea duzu gure inguruan. Barazki, gazta, ogi, menbrillo, likore, sagardo, txakolin, haragi... eskaintza zabala bezain osasuntsua. Ekoizpen lekutik dela baratza, gaztandegi edo upategia, kontsumitzailearengana. Nola?

 

Azoka bereziak

San Tomas, Azpeitian: abenduak 21.
San Andres, Azkoitian: azaroak 30.
Soro Peria, Zestoan: abenduak 26.
Errezil Sagarraren Eguna, Errezilen: abenduko lehen igandean. Errezilgo Azokak antolatuta, herriko baserritarrak sagar eta sagarkiak erakusgai eta salgai izan ohi dituzte, eta herritarrek eginiko eskulanak ere erakusgai izan ohi dira.


Ekitaldiak

Herri Jaiak, Azkoitian: Baserritarren postuak, sagardogileen mahaiak eta txahal errea dastatzeko aukera izaten da Herriko Plazan eta Ikurriñaren Plazan.
Sagardo Lehiaketa, Azpeitian: (uztailak 25, Santiago eguna) Plaza Nagusian.
Olarro Eguna, Zumaian: (iraila). Dastaketa, erakusketa eta lehiaketa gastronomikoa.
Azoka Herritik, Azpeitian: (iraila) Baserriko produktuak, eskulanen erakusketa, outlet-a eta bigarren eskuko produktuen azoka.
Ardo Eguna, Azpeitian: (udazkenaren hasieran, larunbatez). Ardo upategi ugarik parte hartzen du eta pintxoak dastatzeko aukera izaten da. Gipuzkoako Txorizo Lehiaketa jokatu da azken urteotan.

Asteroko azokak

Aizarnazabal: asteazken goizetan, plazan.
Azkoitia: larunbat goizetan, Kale Nagusian eta Berdura Plazan. Ostiral arratsaldetan, Berdura Plazan, Azkoitiko baserriko produktuen azoka.
Azpeitia: astearte goizetan, plazan; eta ostiral arratsaldetan, udaletxe azpiko arkupetan.
Zestoa: ostiral goizetan, Laranjadi Plazan eta herriko enparantzan.

FaLang translation system by Faboba