Enigma bizia

Ezagutu euskararen herria.

Europako kulturarik antzinakoenetakoa ezagutu nahi duzu? Eta gure kontinentean zaharrenetakoa den hizkuntzaren bitxikeria batzuk ezagutu nahi?

Leer más

Flyscheko olagarroa

Zumaiako protagonista: bai harraldean, bai sukaldean.

Geoparkeko itsaslabar eta bidezidorretan barrena, flyscheko olagarroa harrapatzeko antzinako arrantza-teknikak eta sukaldaritza-tradizioa ezagutuko ditugu. Izan ere, olagarroa da natura-ingurune liluragarri honetako ikur nagusia. Eta, esperientzia ahaztezin honi amaiera biribila emateko, pintxo eder bat eta txakolina dastatuko ditugu.

Leer más

Marearteko zabalgunea

Flyscheko bizitza eta koloreak ezagutzen.

Bisita harrigarri honek biologiari erreparatzen dio batez ere. Itsasbehera oso behean dagoenean bakarrik egin daiteke. Gidari espezializatu baten laguntzaz, marearteko zabalgunea ezagutuko dugu, labarren oinarrian azaleratzen den plataforma harritsua.

Leer más

Irteera geologikoa

Geoparkeko santutegi geologiko nagusia. Dinosauroen desagerpena eta beste gertakari asko.Oinez eta itsasontziz.

Munduko gune geologiko nagusietako baten sekretuak ezagutuko ditugu irteera honetan, oinez lehendabizi, itsasontziz ondoren. Gidari espezializatu batek geologoen jardueraren berri eman eta harkaitzetan jasota gelditu diren hainbat gertakari ulertzen lagunduko digu, hala nola dinosauroen desagerpena eta aldaketa klimatikoak.

Leer más

Zumaia-Deba itsasontziz

Itsas ibilaldia flyscharen labarretatik.

Itsasontziz Zumaian hasi eta Debaraino, non ikustaldi gidatua amaituko den. Flyscheko labarren edertasuna miretsiko dugu, 50 milioi urteko historia oparoaren gordailuak, 100 metroko altuera dituzten lur-jausi handiak, itsasarte ezkutuak eta Europako marearteko zabalgune handienetako bat. Aukera paregabea da Euskal Kostaldeko Geoparkeko udalerrietako bi lasaitasun osoz bisitatzeko.

Leer más

Flyscha, begirada batean

Itsasontzi-ibilaldia,Lurraren liburu harrigarria uretatik ezagutzeko.

Itsasontziz joan-etorria egingo dugu, Deba-Zumaia biotopo babestuan barrena. Flyscharen labar ikusgarriak ezagutuko ditugu, 50 milioi urtetik gorako historia daukatenak; baita 100 metroko lurjausiak itsasertzean, ezkutuko kalak eta Europan dagoen marearteko zabalgune handienetako bat ere.

Leer más
FaLang translation system by Faboba